ESEKIDURAK
Markarik hoberenak, salneurri hoberenekin eta ezaugarri hoberenekin.
· BILSTEIN ·
Edozein txapelketa garrantzitsurako beharrezkoa da kotxeko esekidurak prestatuak egotea eta askotan antzeko ezaugarriak dauzkaten kotxeetan hor dago arrakastaren gakoa, esekiduran oreka bilatu behar delakoz.
Esekidurek abiadura azkarrari, bide-zuloei, bihurguneei, balaztadei, azelerazioari, inertziari eta alboko G indarrari aurre egiteko gai izan behar dira.

Esekidura teleskopikoak – oinarrizko funtzioa
Esekidura baten oinarrrizko funtzioa errepidearen irregularitateak jasatea da. Alboko indarran ez dauka kontrolik ezta funtziorik ere, soilik bertikalki aritzen da. Esekidura mota hauek ibilgailuen atzeko ardatzetan jartzen dira.

McPherson zutabea – oinarrizko funtzioa
Fabrikatzaile guztiak betidanik izan duten lehen helburua kotxea arintzea izan da, horregatik McPherson zutabeak oso gutxi pisatzen du eta oso iraunkorra da. Gainera bere funtzio idargetzailea betetzeaz gain, balaztadan zehar alboko indarrak, azelerazioak eta bihurguneak jasateko ahallmena dauka eta esekiduraren beste parteak babesten du. Gurpil bakoitzarentzako esekidura independienteak kotxearen aurrean dauzkaten ibilgailuetan asko erabiltzen dira.

Kirol behe-esekidura
Gaur egun erabiltzaile askok esekiduraren jatorrizko altuera murrizten dute eta baita ere kotxearekin datozten esekidurak aldatzen dituzte prestazio gehiago dauzkaten beste batzuen ordez. Honekin tinkotasun gehiago, iraupen gehiago, itsaspen gehiago, trakzio hobeagoa, balaztada hobeagoa, segurtasun gehiago, etb. lortzen dute. Baina honekin kontuz ibili behar gara, zeren ibilgailuaren altuera baxuagoa denez, esekidurek lan gehiago egin behar dute, beraz malgukiaren eta esekiduraren arteko oreka bilatu behar dugu tinkotasuna ez galtzeko.

Bilstein txapelketan eta lehenengo taldean
Bilstein-k hartzen duen esperientzia lehenengo taldeak hornitzen, Mercedes, BMW, Jaguar, Lotus, Ferrari, Porsche, Subaru, Chevrolet, etb. bezala, eta txapelketa taldetarako egiten dituzten garapen-egitarauak “DTM alemán de turismos” txapelketan, hauspo lasterketetan ( Le Mans-eko 24 orduak, Nurburgring-ko 24 orduak, Le Mans Series-etan, etb.), rallye-etan, WRC-ko munduko txapelketan ( Subaru), Formula 1ean ( Jaguar, McLaren, Renault.) Nascar-ean, Indy-Cart –ean, garaikur monomar-ketan, etab. oso baliagarria da erabiltzailearentzako Bilstein – aukera guztietan aplikatzeko.
Bilstein iruntzizko teknologia
Iruntzizko moduan lan egiten duen Bilstein-eko tutubakarreko diseinua, hasiera batean txapelketetarako diseinatua izan zen. Gaur egun, diseinu hau estandarizatu izan da ekoizpen ibilgailu askorentzako, bereziki kirol diseinuak eta prestazio altukoak, aparteko lan-etekina emanez. Esekidura hau jarri ondoren, hobekuntza haundi bat nabarmentzen da kotxean.

Bilstein iruntzizko McPherson zutabearen abantailak
- - Lan ardatza babes eta finko dago botilaren barruan.
- -Kromozko tutua kanpoko lan ardatz papera dauka.
- -Kromozko tutua iraunkorragoa da eta albako indarrak hobeto xurgatzen ditu.
- -Tutubakarreko diseinua beroa uxatzeko eraginkorragoa da.
- -Marruskadura tutuko “reten” eremuan hobeto banatuta dago.
- -Lehenengo lan pistoian alboko tortsio indarrak sahiesten dira.
- -Gas-kamera hobeto errefrigeratua dago eta kanpotik hurbilago.
- -Pistoia gainazal presio handiagoa izatea ahalegintzen du.
· Bilstein-aukera guztia ·
Jatorrizko B4
After-market birjarpenarentzako esekidura bikaina da hau, 50 urteko esperientzia lehen taldeak hornitzen bere ibilbidea bermatzen du. Bere prestazioak fabrikatik ateratzen diren ibilgailuen bezalakoak dira, horregatik esekidura hau merkatuko kalitate-salneurri erlaziorik hoberena dauka. Bi tutuko diseinua dauka eta behe presioko gas–kamera batekin. Berlina kotxe mota bezelako auto-gidarientzako eta gidatze lasaia dauzkatenentzako egokia da.
B6 Sport
Kirol antzeko gidatze dauzkaten erabiltzaileentzako irtenbiderik hoberena da hau eta kirol prestazioak daukaten ibilgailuentzako baita ere. Tutu-bakarreko diseinua dauka, pistoi bikoitzarekin presio altuko nitrogenoko gas-kamera bereizten duena. B6 Sport bertsioa, jatorrizko esekidurekin jartzen da orokorrean.
B8 Sprint
Esekidura baxua daukaten ibilgailuetan jartzeko diseinatua izan da. Kalitate askoko kirol espiralak erabiltzea gomendatzen da ( 30-35 mm-koak) eta kalitate gutxiko espiralak, hau da,40 mm-tik beherakoak inoiz ez erabiltzea gomendatzen da.
B10 Power Kit
Bi tutuko B4 esekiduraz osaturiko kit-a da hau eta aurreko trena 60-50 mm-tan eta atzeko trena 50-40 mm-tan altuera murrizten duten espiral formako 4 malgukiz baita ere. Ibilgailuari kirol itxura eman nahi dutenentzako egokia da. Utilitario mota kotxeentzako gomendagarria da esekidura hau.
B12 Tuning kit
B8 Sprint-eko 4 esekiduraz eta etekin altuko espiral formako 4 malgukiz osaturiko kit-a. Kirol gidatze daukaten erabiltzaileentzako esekidura bikaina da. ITV-a arazorik gabe egiteko homologatua dago.
B14 PSS
PSS (Professional Suspension System), esekidura-aukera guztiaren produktu nagusia da eta coil-over esekidura multzo batez, eserlekuetaz eta aluminiozko kopelaz osaturik dago. Altueraren egokitzea 60/70mm-raino. Gidatzen racing izaera daukanten eralbiltzaileentzako gomendagarria da. ITV-a arazorik gabe egiteko homologatua dago.
B16 PSS9
Bilstein-ko merkatu osoko produkturik hoberena da hau eta bilakaera gehien izan duen esekidura multzoa. Txapelketako teknologia daukana. ITV-a arazorik gabe egiteko homologatua dago.
· KW ·
KW kirol-esekidura teknikan aitzindari da gaur egun. Hiru produktu mota ezberdin fabrikatzen ditu: KW malguki helicoidal esekidurak, KW esekidurak eta txapelketarako KW.

